Gaur aurkeztu du Iruñeko Udalak Udaltzaingoaren irudi berria. Arroparen eta autoen kasuan urdin argiagoa eramanen dute eta irudian nagusi, Nafarroako banderaren kateak eta Iruñeko Udalaren lehoia. Agerraldian erakutsi dituzte janzkera berriak zein moto eta autoen irudi berrituak. Era berean azaldu dute zer nolako aldaketa gehiago izanen dituen Udaltzaingoak azpiegituretan.
Irudi aldaketa estetiko bat baino gehiago izanen dela azpimarratu dute. Udaltzaingoaren ereduaren aldaketan murgilduak daude duela bi urtetik eta prozesu honetan kokatzen da oraingo aldaketa hau.