Truke azoka, Ingurumen Heziketarako Museoan

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 26a, 08:11

Gaur ireki eta ostiralera arte egonen da zabalik dirurik gabeko azoka; liburuak, arropa, diskoak, dekorazio objektuak eta beste aurki daiteke bertan.

Trukea ez da bi pertsonen artekoa, Ingurumen Heziketarako Museora gauzak eraman eta bertan egiten dena baizik: arropa, jostailuak, liburuak, etxeko dekorazio objektuak... Denetarik aurki daiteke Arrotxapeko zentroan, gaur zabaldu eta ostiralera arte.

Ordutegia: 10:00etatik 13:00ak arte eta 18:00etatik 20:00ak arte. Ostiralean goizez baino ez dute zabaltzen. 

Ingurumen Heziketarako Museoko langileek sailkatu dituzte objektuak, iragarazita, hautsitako edota zikindutako janzkirik ez dagoela ziurtatuta. Sobran geratutako arropa Emausko Trapekutariei emanen diete gero.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!