Erizaintzako lehiaketa-oposiziorako azterketa 2018ko martxoan eginen da

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 25a, 19:48

Izena emateko epea irailaren 26tik urriaren 25era izanen da. Euskara, frantsesa, ingelesa eta aleman ezagutzea baloratuko da.

Osasunbideak lehiaketa-oposizio baterako deialdia egin du Erizaintzako profesionalentzat, gaur egun abian dauden langileen lekualdaketa-prozesuan geratzen diren plaza hutsak betetzeko. Azterketa-fasea 2018ko martxorako aurreikusita dago, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) gaur argitaratutako ebazpenean jasotzen den moduan.

Deitutako lanpostuak B maila edo taldekoak dira, eta "Diplomadun sanitarioen" barruan, eta "Erizain orokorra" espezialitatean. Plaza hutsa kopurua, destinoak eta langile kopurua, lehiaketa-oposizio honetara onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda jasotzen den ebazpenean zehaztuko dira, aipatutako lekualdaketa prozesua amaitutakoan. Plaza horietatik, hamalau, desgaitasuna duten pertsonen erreserbako txandaren hautagaiak hornitzeko gordeko dira.

Dagozkion proben bidez euskara-ezagutza egiaztatu nahi duten hautagaiek izena emateko eskaeran adierazi beharko dute.

Martxorako aurreikusitako oposizio-fasean test moduko galdetegi bat egin beharko dute, zenbait erantzun-aukerekin, deialdian zehaztutako 62 gairen inguruan. Erantzunetako bat bakarrik izango da baliozkoa, eta gaizki erantzundakoek penalizatuko dute. Azterketa honetako gehieneko nota 60 puntu izango dira, eta puntuazio horren erdia gutxienez lortzen ez duten pertsonak kanporatuko dira.

Probaren kalifikazio-prozesua amaituta eta emaitzak jakinarazita, merituak baloratzeko prozesua irekiko da: emandako zerbitzuak, prestakuntza-jarduerak, irakaskuntza, ikerketa edo egindako argitalpenak, eta euskara, frantsesa, ingelesa eta aleman ezagutza egiaztatuak. Fase honetan gehieneko puntuazioa 40 puntu izango dira.

Izen-ematea eta merituak Internet bidez aurkeztea

Izena emateko eskaera nahiz tasen ordainketa eta merituak Internet bidez aurkeztuko dira Osasunbideko web-orrian: www.empleosalud.navarra.es, lehiaketa-oposizioa" atalean, "deialdiak" estekan. Hor, "Erizaina. Lehiaketa-oposizioa (LEP 2013-15-16) aukeratu beharko da.

Ez dute ordaindu beharko aurreikusitako tasa (41,60 euro, espedientearen formalizazioa eta azterketa-eskubideak) % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonek, deialdia baino hilabete bat lehenago gutxienez enplegu-eskatzaile gisa agertzen direnak (betiere izena emateko epean lan-eskaintza egokirik ez badute errefusatu edo, justifikatutako arrazoi bat izan ezik, sustapen edo prestakuntza ekintzetan parte hartzeari uko egin ez badiote, eta halaber, hilero, lanbide-arteko gutxieneko soldatatik gorako errentak ez badituzte), eta aldi baterako barne-sustapenerako zerrendan sartzea eskatzen dutenak.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!