Hilaren 27an, 19:00etan aurkeztuko du Xabi San Sebastianek "Zuhaitzak ez du beldurrik" izeneko diskoa. Bere bakarkako laugarren lana da eta bertan bederatzi abesti gehi bat bildu ditu.
Hain gogoko dituen folka eta rocka lantzeaz gain, esperimentaziorako tartea ere bilatu du hernaniarrak lan honetan. Mikel Laboa gogoan harturik, alde argia eta erokeria nahasi ditu oreka bilatuz: "Kantuak sortu dira naturan azkeneko urteetan pasa ditudan memento luzeetatik, bai egunez eta bai gauez ere". Zuhaitza oso figura garrantzitsutzat jotzen du, eta hortik diskoaren izenburua "Zuhaitzak ez du beldurrik".