Iruñean turismo jasangarria sustatzeko Plan Estrategikoa garatu du udalak

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 21a, 08:47

Bost ildo estrategiko izanen ditu: kudeaketa, norakoaren eraketa, berrikuntza, egonkortasuna eta produktua. Turistak hartzen dituzten pisuak erregulatzeko ordenantza erer iragarri du Iruñeak.

Bost ildo izanen ditu plan estrategikoak: kudeaketa, norakoaren eraketa, berrikuntza, egonkortasuna eta produktua. Enpresen, elkarteen, gizarte agenteen eta instituzioen elkarlanari esker sortu dute Turismo Plana. Oraindik zirriborroa da eta proposamen gehiago egotekotan, urriaren 11ra arte egin daitezke. 

Helburua, argia: turismo jasangarria. Hala inbertsio publikoak bideratzeko lerro estrategikoak marraztuko dituzte, etorkizuneko ildoa zehazteko eta gobernantza, kudeaketa eta produktu turistikoaren garapenerako markoa zehaztuko dute.

Bestalde, turistak hartzen dituzten pisuak erregulatzeko ordenantza iragarri du Patricia Peralesek Ekonomia eta Turismo zinegotziak, izan ere, "oreka" bilatu nahi dute eta herritarren "ongizatea" bermatu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!