Salestarren dorreak 13 solairutara murriztea proposatu du gobernuak, saldu ez diren lursailetan

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 20a, 21:46

"Erdibideko irtenbide bat" adostea proposatu dieNafarroako Gobernuak Iruñeko Udalari eta salestarrei

Miguel Laparrak, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, gaur jakinarazi dio foru gobernuari proposamena, eta alderdi guztiak ados egotea eskatzen du. Hori dela eta, Iruñeko udalari eta Salestarrei "denok bilatzen ditugun helburuen zati handi bat lortzen duen irtenbide partekatu honetan" ados jartzea eskatu die. Helburuen artean daude puntako LHko ikastetxe berri bat, eta irabaziak, ikastetxearen kostuari aurre egiteko erabiltzeaz gain, etxebizitza sozialerako eta hirigintza- eta paisaia-eragina ahalik eta txikiena izateko ere erabiliko dira.

Iragan astean, Iruñeko salestarren eremuko sei lursailaren enkantea egin zuen Nafarroako Gobernuko Nasuvinsa enpresa publikoak. Guztira, 25,4 milioi euro ordaindu zituzten Nature, Andia eta Adania eraikuntza enpresek, lau eremuren truke. Saldu gabe geratu ziren beste bi lursail: bata, proiektuan aurreikusitako etxe orratzik altuena hartuko lukeena (18 solairukoa); eta bestea, luxuzko hotel bat eraikitzeko erabiliko luketena. Bi orube horiei eraginen lieke Nafarroako Gobernuak gaur egin duen proposamenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!