“Baloon” izeneko lana, Maider Galarzak idatzitakoa eta “Maximiliano, ipuin kontalaria” Xabier Artiedarena izan dira epaimahaikoek hautatutako testu irabazleak Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak elkarlanean antolatutako lehiaketa honetan.
Gaztelaniaz ¡Rebelión diyeridú! Izeneko testua, Javier Izcuek idatzitako izan da saritua. Lan hau oholtza gainean ikusteko aukera izanen dugu eguberritan. Euskarazkoa beranduago etorriko da, Aste Santuaren inguruan, eta aurten Antzerki Eskolak erabaki beharko du bietako zein taularatzen duen.
Modalitate bakoitzean 2.500 euroko saria izan da.
Eskolako eta epaimahaiko ordezkariek azpimarratu duten bezala parte hartzea poliki poliki gora doa, aurten 46 lan jaso dira gaztelaniaz eta 8 euskaraz, eta baita testuen kalitatea ere.
Maider Galarza eta Xabier Artieda NAEko ikasle ohiak dira.