Irudi korporatibo berria izanen du Iruñeko Udaltzaingoak

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 19a, 08:43

Udaltzainen autoak eta jantziak aldatuko dituzte. UPN agenteen iruditik koroa kentzearen beldur da.

Iruñeko Udaltzaingoak irudi korporatibo berria izanen du: autoak eta uniformeak berrituko dituzte. Segurtasun Saileko buru Aritz Romeok jakinarazi du txostena azken fasean dagoela. 

Presidentetza Batzordean eztabaidatu zuten gaia, UPNren galdera bati erantzunez. Badirudi oposizioak astindu dezakeen beste gaietako bat izan daitekeela irudi korporatiboaren aldaketarena, "koroa" kentzearen beldur baitira erregionalistak, hori aipatu dute udaltzainen auto baten irudia ikusi eta kororik ez duela iritzi dutelako. 

Romeok ez du baieztatu ezta gezurtatu ere. Esleitze prozesua irailaren 21ean amaituko dela baino ez zuen esan. 400.000 euroko lizitazioa dago irudi korporatiboa berritu eta komunikazio kanpaina egiteko. 

UPNko zinegotzi Ana Elizaldek gai mordoa haizatu zuen irudi korporatiboaren aldaketaren harira: banderak, erregearen argazkia, gaztetxeak eta borra luzagarriak, besteak beste.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!