Iruñeko Udalak bultzaturiko Ahalduntze eta Partaidetza Eskolak hemeretzi ikastaro eskainiko ditu, doan, lau alorretan banatuta: taldeentzat, norbanakoentzat eta gizarte eta komunitateari bideratuta.
Besteak beste, Gamifikazioa, antzerkia, sare sozialak, jendaurrea hitz egitea, webguneen sorrera, feminismoen eskola eta beste daude.
Ikastaro zenbait online izanen dira eta bertaratzekoak beste batzuk. Ikastaroen inguruko informazio guztia sarean aurki daiteke, Iruñeko Udalaren webgunean, gaztelaniaz.