2007an itxi zuten 'Unzu' eta ordutik ez ditu pertsianak igo. Orain, Vive Unzu izeneko proiektuarekin berriz irekiko du eraikin historikoa Serypro sustatzaileak: hamar denda irekiko dituzte, bai eta 277 plaza izanen dituen hotal bat ere, jakinarazi dutenez, halaber, etxebizitzarik ez da faltako.
6.621 metro koadro dauzka lokalak eta egitura "ahalik eta gehien" mantentzen ahaleginduko dira sustatzaileak, adierazi dutenez; gainera, aurrekaldeak babestuta daude, historikoak dira-eta.
Eraikin historikoa
1838. urtean eraikin zuten 'Unzu' eta eskailera mekanikoek egin zuten ezagun. Patricia Perales Tokiko Ekonomia eta Turismo zinegotziak adierazi du pozgarria dela 10 urtez itxita egon den eraikin ba tmartxan jartzea eta proeiktua "erabilpenen oreka" lantzea interesgarritzat jo du.