Aurten ere eskaintza zabala izanen dute Iruñeko Civivox zentroek. Guztira 314 ikastaro eta lantegi izanen dira, baita bisita gidatuak ere, 40 inguru. Euskarazko eskaintza ere inoiz baino zabalagoa izanen da Iruñeko Udalak argitaratu duen udazken eta negurako programazioan.