Itxaro Borda, 'kantuaren bidetik' ibiliko da

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 12a, 08:18

Idazleak hitzaldia eskainiko du Iruñean, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Ateneoak bultzaturik. Kondestable civivoxean izanen da, 19:30ean; sarrera, muxutruk.

Kantuaren bidetik izeneko mintzaldian idazleak euskal kantagintza azpatzen duten, (brodatzen) eresiek nola eta zein neurritaraino hitz egiten duten gutaz, gure jendeez, gure paisaiez. Bidaia baten egitea proposatuko du lekuak eta denborak nahasiz.

Hizlaria: Itxaro Borda (1959, Baiona) idazleak bere lehen lana 1984an plazaratu zuen: Maiatz elkartearekin Bizitza Nola Badoan izeneko poema bilduma. Olerki liburuak eta nobelak tartekatu ditu bide luzea eginez euskal literaturaren alorrean. 2002an Euskadi Literatura Saria eman zioten %100 Basque (Susa) eleberriarengatik. Lan honetako gaia euskal identitatea da Iparralden noiz doinu ironikoa erabiltzen du, noiz txigortua edo eta zakarra (Felipe Juaristi). Euskal prentsan kolaboratzen du 1977az geroztik eta hainbat musika talde askorentzat letrak ere izkiriatu ditu. Bere azken lana, antzerkia, 2017an atera da Maiatz argitaletxean. Bakardadea da bere lan literario gehienen erdiko gaia, jendetzaren gaitza eta jende sinplearen oinazea den bakardadea, pentsamenduaren birrintzailea eta, era berean, askatasun indibidualaren bermea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!