Mugikortasun jasangarria sustatzeko hilabetea

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 7a, 12:28

Bizikletak, oinezkoak eta billabesak izanen dira lehentasun. Arg:smartcity

Hogeita hamar ekitalditik gora antolatu ditu Iruñeko Udalak irailerako. 'Elkarbanatu zure hiria: karrika bizi batzuen alde', goiburuarekin hitzaldiak, erakusketak, tailerrak eta bizi kalea programa izanen dira. 

Iruñean aldaketa ugari egin dira kaleetan. Oinezkoek eta bizikletan doazenek lehentasuna izan dezaten lortu nahi dute. Eta horretarako, 15.000 auto baino gehiago atera nahi dituzte Alde Zaharretik. Bidegorriak egin eta espaloiak zabaltzeari ekin diote. Irailean gainera mugikortasun jasangarriaren hilabetea izendatuta hogeita hamar ekitaldi baino gehiago antolatu dituztela iragarri du Armando Cuenca zinegotziak. 

'Bizikleta eskolan', 'Eskolarako bidean' eta Helduentzako triziklo paseoak' ekimenak izanen dira besteak beste. 8 urteko haur batek eta 80 urteko adinduak Iruñean lasaitasunez ibiltzeko aukera izan dezaten nahi dute azken hilabteotako aldaketekin. Irailaren 22an autorik gabeko eguna ospatuko da eta mugikortasunarekin loturiko informazioa eskuragarri izanen da Gazteluko Plazako gune batean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!