Udaletxeak dekorazio berria du ikasturte hasierarekin batera. Batasunaren Pribilegioaren ospakizunekin batera udaletxeko txokoak bisitatzeko aukera eskaintzen ari dira. Atzo bertan izan zen bisita horietako batean alkatea, Joseba Asiron. Bisita gidatuak gaztelaniaz eta euskaraz izaten ari dira. 010 telefonoaren bitartez eman daiteke izena edo pamplona.es webgunearen bitartez.