Irailaren 5ean hasi zen hirugarrenez auzo eztabaidaguneen txanda. Atzo bertan izan zen Itziar Gomez zinegotzia Zabalguneko herritarrekin. Euren kezkak, iradokizunak eta zalantzak argitzen saiatu zen eta zenbait proposamen bildu eta erantzuna emateko konpromisoa ere hartu zuen Gomezek. Ikasturte honetarako beste zenbait hitzordu ere badituzte auzoetan:
- - Irailaren 19an Buztintxurin izanen da Mikel Armendariz.
- -Irailaren 26an Arrosadia eta Azpilagainako bizilagunekin izanen da Edurne Egino.
- -Urriaren 3an Lezkairu eta Santa Maria la Realeko bizilagunekin du hitzordua Javier Leozek.
- -Urriaren 10ean Erripagainan, Beloson eta Bidezarren izanen da Maider Beloki.