38 urteko gizon bat hil da borrokaldi batean, bart

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 4a, 08:56

Biktimari hainbat zauri eragin zizkioten arma zuri batekin. Hori dela eta, Nafarroako Ospitalera eraman zuten anbulantziaz, baina, handik gutxira hil zen.

Pertsona bat hil da bart Iruñean, borroka batean arma zuriz larri zauritu eta gero.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 22:50ean jaso zuen abisua 112 zerbitzuak, 30 bat urteko gizonezko batek arreta behar zuelako, Lakartxela Mendia kalean (Santa Maria la Real  auzoa) izandako borroka batean larri zauritu ostean.

Biktimari hainbat zauri eragin zizkioten arma zuri batekin. Hori dela eta, Nafarroako Ospitalera eraman zuten anbulantziaz, baina, handik gutxira hil zen, zentroan sartu eta gero.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!