Zirku-ikuskizuna, non masta txinatarra, dantza, akrobazia eta zuzeneko musika izanen baitira. Espazioak eta sortze-bidean dauden formak, elkarreraginean, berriz ere oreka lortzeko. Pertsonaiek indar guztiekin jardungo dute grabitatearen legearen eta haren mugen kontra, eta gorputz bakar batean bat eginik idatziko dute beren historia komuna.