Erasoen aurka protesta egiteko “bide berriak” aztertzen ari dira villavesa gidariak

Euskalerria Irratia 2017ko abu. 16a, 12:40

Villavesa gidarien protesten artxiboko irudi bat.

> Oso nekatuta gaude, eta kaleko protestak jada ez dira aski”.
> Berriki urteko zortzigarren erasoa pairatu dute.

Villavesa gidariek elkarretaratzea egin dute gaur goizeko 10:00etan, Iruñerriko Mankomunitatearen aitzinean, “No más agresiones. Villavesas. Erasorik ez” zioen pankartarekin. Nolanahi ere, enpresa batzordeko presidente Juan Antonio Aldudoren arabera, protesta molde hori agorturik dago: “Gauzak egiteko modua aldatzeko unea heldu da, protestak ez baitira aski. Bilera eginen dugu, urrats berriak aztertzeko”.

“Egunen batean, ezbehar larria gertatuko da, gidari bat jotzen dutelarik, hark ibilgailuaren kontrola gal dezakeelako”,  azaldu du Aldudok. Autobusetan segurtasun kamerak jarri dituzte, baina haren irudikoz hori ez da aski: “Eraso fisiko bati aurre egiteko babes fisiko bat behar duzu. Agian metakrilatozko itxitura, herritarrengandik asko urruntzen bagaitu ere”.

 Abuztuaren batean izan zen azken erasoa, urteko zortzigarrena hain zuzen ere. Aldudok azadu duenez, emakume batek ez zuen billetea ordaindu nahi izan, eta gidariarekin eztabaidatu eta gero, azkenean jo egin zuen.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!