Adingabe bat atxilotu dute, sexu erasoa egotzita

Euskalerria Irratia 2017ko abu. 14a, 13:11

Osasun zerbitzuek jarri dute abian sexu erasoen aurkako protokoloa.

Foruzaingoak 15 urteko adingabea atxilotu du Iruñean, bederatzi urteko sexu erasoak egin dizkiolakoan. Osasun zerbitzuek eman dute gertaturikoaren berri, sexu erasoa pairatu duen bederatzi urteko neska artatu dutelarik. 

Foruzaingoak haurraren amari sexu erasoen biktimek dituzten eskubideen eta jaso dezaketen laguntza juridikoaren berri eman dio. Eta amak, mediku txostenean oinarriturik, salaketa penala aurkeztu du, eta babes eta urruntze agindua eskatu du, zabalduriko auziak iraun bitartean indarrean jar dezaten.

Jasotako informazioa lagun, Foruzaingoak 15 urteko adingabea atxilotu du Iruñean. Atxilotu eta gero aske utzi dutelark, adingabeentzako egoitza batera eraman dute. Atestatua Iruñeko Adingabeentzako Fiskaltzara bidali dute, eta atxilotuak aurki horren aitzinean deklaratu beharko du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!