Zirika Zirkus taldearen antzezlan berria, gaur arratsaldean San Frantzisko plazan

Euskalerria Irratia 2017ko abu. 14a, 12:14

Ondorengoak lanak zirkua, zuzeneko musika, dantza eta umorea uztartzen ditu, eta 19:30etik aurrera izanen da gozagai

Zirika Zirkus konpainiak antzezlan berria dauka: Ondorengoak. Ekainean estreinatu zuen, Gaiarre antzokiaren parean, Karlos III.a etorbidean. Eta gaur berriro antzeztuko du Iruñean, San Frantzisko plazan, 19:30ean, eta Iruñeko Udalak antolaturiko Auzokale zikloaren barruan.

Malabareak, akrobaziak, zuzeneko musika, klakea eta umore asko darabiltzate Zirika Zirkuseko aktoreek, zirku familia baten istorioa kontatzeko. Mona eta Konfuso anai-arrebak dira. Beto eta Pantxi ere bai. Denok lehengusu-lehengusinak dira, aspaldiko zirku familia bateko kideak. Herentzian ikuskizun bat jaso dute, duela 200 urte sorturikoa.

Maribel Martinez aktorea Mona da; Luis Lainez, Konfuso; Oier Bravo, Beto; eta Ainhoa Juaniz, Pantxi.  

Zirika ZIrkus Konpainia 2003 urtean sortu zuten. Hasieratik Luis Lainezek eta Ainhoa Juanizek gidatu dute, biok Madrilgo Zirku Eskolan ikasitakoak. Dagoeneko hamabi ikuskizun plazaratu dituzte. Besteak beste, Tren Geltokia, Txarlestrup eta Konpost Eroak.

Ekainean, Ondorengoak lanaren bertsio laburra egin zuten Kulturbus egitasmoaren barruan, bideoan ikus daitekeenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!