Arratsaldean Pertseiden zerua ezagutzeko parada izanen dugu planetarioko kupulan eginen den Planetec: Especial Perseidas 2017 izeneko saioan eta ilunabarrean, urtero bezala, Arbaiungo Arroileko miradorean behaketa eginen da.
Arratsaldean izar-iheskorren zaparrada ezagunenaren nondik norakoak ezagutuko dute parte hartzaileek Planetec: Especial Perseidas 2017 izeneko planetarioko aretoan. Helburua zerua ezagutu eta errepasatzean izanen da, iluntzean Red Astronavarra Sareako lagunekin eginen den behaketan oinarri batzuk izateko. Arratsaleko saioa 18:00etan hasiko da eta publiko guztiei zuzenduta dago (gaztelaniaz izanen da).
Abuztuaren erdialdean nabarmentzen diren izar-iheskorrak Done Laurendiren malkoen gisan ezagutzen ditugu ere. Palnetarioko kideek azaltzen duten bezala “Funtsean ez dira ez inoren malko, ezta izarrak ere. Kometa batek utzitako arrasto txikiek osatzen dituzte, hauek gure atmosferaren talka kontra egin eta erretzen direnean.”
Arratsaldeko 20:00etan Iruñeko Planetariotik Arbaiungo Arroileko miradorerantz abiatuko dira. Han, Astronavarrako lagunak zain izanen dira teleskopioekin. “Izan ere, zeruko hainbat astro behatzea espero dugu izar-iheskorrak zenbatu bitartean. Istorio mitologikoak kontatuko ditugu, bitxikeriak... gau izarratuaz gozatzen dugun bitartean, eta eginkizun horretan eguraldia lagun izatea espero dugu.”
Hara joateko autobusak antolatu dituzte Planetariotik: “Behaketa publikoa eta doakoa izanen da, bakoitza nahieran hurbildu daiteke. Hala ere, kontutan hartuta Arbaiungo Arroila denon artean zaindu beharreko paraje naturala dela, planetariotik zenbait autobus antolatu ditugu. Horietan plaza erreserbatu ahal izateko eman izena lotura honetan.”
Planetec: Especial Perseidas 2017 saioaren sarrerak eta behaketara joateko autobusaren tiketak modu bereiztuan eskuratu beharko dira bi ekitaldi desberdin direlako.