Iruñeko gazteentzako abuztu osorako jarduerak abian

Euskalerria Irratia 2017ko abu. 2a, 11:59

Iruñeko Udalak Txankletak 17 programazioa antolatu du 14 urtetik gorako gazteentzat. Udazkenean Gazteriaren Etxean eginen diren ikastaroetarako izena emateko epea ere zabalik dago.

Eskalada, errapela, urpeko igeriketa, piraguismoa, ihes jokoak (12 eta 16 urte bitartekoentzat), zinema euro baten truke…hamaika aktibitate antolatu ditu Iruñeko Udalaren Gazteria departamentuak abuzturako. Era berean udazkenean Gazteriaren Etxean eginen diren ikastaroetarako izena emateko epea  jada zabaldu du Udalak.

Honen inguruko informazio zehatza eskaini digu Garbiñe Bueno, gazteria teknikariak.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!