Milaka lagun atera dira kalera sanferminetan izan diren eraso sexistak salatzera. "Ez dugu ausartak izan nahi, aske izan nahi dugu" esan dute elkarretaratzearen amaieran Gora Iruñea plataformak eta Indarkeriaren Aurkako Taldeak. "Eraso sexistarik ez dugu onartzen. Emakumeok ere badugu eskubidea libre bizitzeko eta gozatzeko. Ez dugu sumisak izan nahi. Ez dugu beldurrik", nabarmendu dute.