Sanferminak 2017

Egino: "Ez naiz prozesioan egonen: udala eta erlijioa bereizi behar dira"

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 6a, 11:28

Ikurrina udaletxeko balkoian egotea espero duela adierazi du Ezkerrako zinegotziak eta eraso sexistarik gabeko festak desio dituela.

"Ezer ez dadila gertatu, batez ere, emakumeen erasoekin", esan du Edurne Egino Ezkerrako zinegotziak, indarkeria matxista gogoan.

Bestalde, bosgarren masta dago udalean eta bertan ikurrina egon litekeela iradoki du zinegotziak: "Ez dakit noiz jarri duten, baina zerbait espero beharrean gaude. Beldurra daukat, ikusten badugu, gero kendu behar izana, dena dela, hor ez badago, balkoi batzuetan egonen da"."Aniztasuna" egon behar dela aldarrikatu du Eginok, eta hark zapian Espainiako errepublikako bandera daramala azaldu.

Prozesioa. Horra landutako beste gaietako bat. Egino ez da joanen. "Ez naiz prozesioan egonen: udala eta erlijioa bereizi behar dira, eta errespetu osoz esaten dut".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!