10:00etan hasi dira sanferminak Lesakan. Txupinazoa Tomas Rekondo eta Modesto Mayak botako dute. Boste eguneko jai egunak izanen dituzte. Txarangak, txistulariak... musika jarriz hasiko dira bestak. Unerik berezienak musikarekin lotutako ekitaldiak dira alkatearen esanetan. Pilota partiduek ere arrakasta handia dute.
Uztailaren 14an Iruñera hurbilduko dira lesakarrak. Oinez txokoan dantzariak, txistulariak, musika bandak... izanen dira. izan ere, aurten Lesakan izanen da Nafarroa Oinez jaia urrian.