"Odolik gabeko sanferminak" aldarrikatu dituzte PETAk eta AnimaNaturalisek

Euskalerria Irratia 2017ko uzt. 5a, 14:04

Tauromakiaren abolizioaren alde azaldu dira Udaletxeko plazan bildutako ehun ekintzaileak. Biluzik, hauts gorriz beteriko zezenak hiltzeko banderillak hautsi dituzte, odola irudikatuz.

Udaletxe plazan batu dira 100 ekintzaile inguru, hasieran Odolik gabeko sanferminak nahi ditut zioen kamiseta soinean; ostean, biluzik geratu dira, elastikoa kenduta, gorputzean margoz izkiriaturiko esaldiak begi bistan uzteko: Stop tauromaquia eta Stop bull fights esaldiak zeuzkaten idatzita. Azkenik, hauts gorriz betetako zezenak hiltzeko banderillak hautsi dituzte, eta margo gorria zabaldu, odolo irudikatzeko. 

Bihartik aurrera, Iruñean 50 hamar zezen "torturako" dituztela salatu dute AnimaNaturalis-eko zuzendari Aida Gasconek, "sentitzen eta sufritzen" duten "50 hamar izaki bizidun". Sanferminak zezenentzako "infernua" direla adierazi du, halaber. 

Animalien heriotza ekidin ezin dutela jakin badakitela jakinarazi dute, eta, hori dela medio, politikariei dei egin diete "justizia, elkartasuna eta enpatia" eskatuz; izan ere, zezenak hil arte "torturatuko” dituztela salatu dute, "jendea dibertitu dadin".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!