Sanferminak 2017

'Txirikorda-La Trenza' jai guneko egitaraua aurkeztu dute

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 30a, 14:24

Antoniuttin izanen da, uztailaren 6tik 14ra, eta, bederatzi egunez, "aniztasunaren eta hiri kulturaren jaigune" bilakatuko da.

'Txirikorda-La Trenza' sanferminetako jai gunea aurkeztu dute gaur goizean, hainbat herrialdetako  hamar elkarteren eta hamabost elkarte eta kolektibo sozialen artean antolaturiko festa eremua. Antoniuttin izanen da, uztailaren 6tik 14ra, eta, bederatzi egunez, "aniztasunaren eta hiri kulturaren jaigune" bilakatuko da, antoltzaileen hitzetan.

Hamabost gizarte eragile

Acción Clima, AHNA, Doktoretza Aurreko Asanblada, ATTAC, Compañía de las 3 Rs, Ekologistak Martxan, Etxeko Langileen elkartea, Help- Na, KEM-Moc, Hordago, NATC, Nafarrios, Pamplona Orain, Plataforma 8-80 eta Sua Brigits. Horiek dira Txirikorda-La Trenzan dauden hamabost elkarte eta eragile sozialak.

Esan dutenez, "espazio irekia izanen da, ekologismoa, etxeko langileen lana, errefuxiatuekiko elkartasuna, bakezaletasuna, munizipalismoa, hiri mugikortasuna, komunikazio alternatiboa, feminismoa, laguntza humanitario eta kultur aniztasuna" aintzat hartuko dituena.

Bi txosna, oholtza bakarra

Bi txosna izanen dira: batetik, Txirikorda, herri mugimenduetako eragileena, eta, bestetik, La trenza, hainbat herrialdetako elkarteena. Dena dela, oholtza bateratua izanen du. La Trenzak hainbat herritako folklore eta soinuak eskainiko ditu eta Txirikordak, aldiz, “amalgama eklektikoa” jarriko du: reggaea, ska, metala, hip hopa, swing, funkya, euskal musika…

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!