Emakume musikariek festari egiten dioten ekarpena azpimarratu nahi izan dute aurten Brontze peñako kideek haien Festa izeneko saria ematerakoan.
Kaleko musikan Sanferimentan aintzindari izandako lau emakumek hartuko dute saria, haiek beste askori bidea zabaldu zietelako.
Haien esperientziak dokumental batean bildu dira eta uztailaren 11an, goizeko 11:00etan Kondestablerenean eginen den ekitaldian hartuko dute saria.
Elena Fraile gaitaria eta Oihana Aldabe gaita jotzailea Euskalerria Irratian mintzatu dira haien lanaz eta sariaz.