Hezkuntza Kontseilariak, Maria Solanak iragarri zuen atzo: "San Frencisco ikastetxearen beharra ahalik eta lasterren bideratu behar da". Iruñeko Udalarekin elkarlanean ari dira Alde Zaharreko ikastetxeak duen jolastokia handitzeko eta estaltzeko formularik egokiena bilatzen. 1905. urteko eraikina da San Francisco ikastetxea hartzen duena eta hortaz, obrak egin aurretik egoera ongi aztertu behar da. Dokumentazioa eta ikerketa lanak eskatuak dituzte jada. Hala iragarri zuen Solanak. "Arazoa handia da ikastetxean eta heldu den urtean jolastoki egokiago bat izan bitartean Ezpeleta Jauregiko kanpoko aldea izanen dute ikastetxe horretako haurrek jolastu ahal izateko", esan zuen kontseilariak.