LGTBIQ+ Harrotasun Egunarekin bat egin du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 28a, 14:03

Ortzadar koloreko bandera ipini dute balkoian eta zebrabide bat margotuko dute. 

"Sexu orientazio zein genero identitatea dela-eta eskubide berdintasunaren eta diskriminazio ezaren instituzio eredugarria" izateko konpromisoa adierazi du Iruñeko Udalak, halaber, ekainaren 19an onartutako adierazpen insituzionalari jarraiki, eta "horretarako, diskriminazio egoerei aurre egiteko beharrezko ekintzak garatuko ditu". 

Era berean, erasoren bat jasan duten pertsona guztiekin "elkartasuna" adierazi du eta "benetako berdintasun erreal eta eraginkorraren aurka doazen ekintza sozial eta politiko guztiak" gaitzetsi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!