Sanferminak 2017

Sanferminetako pankartak: Asiron, Trump eta Cuenca protagonista

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 28a, 14:00

Eraso sexistak, Altsasuko auzia, Trumpen migrazio politika, Hazte Oir taldearen autobus transfoboa, euskararen ofizialtasuna... horiek dira Iruñeko Peñen Federazioko ohialen gai nagusiak.

Eraso sexistak, Altsasuko auzia, Trumpen migrazio politika, Hazte Oir taldearen autobus transfoboa, euskararen ofizialtasuna… horiek dira, besteak beste, peñen pankartetan azaltzen diren gaiak, gaurkotasunari begira jartzen baitira beti Iruñerriko hamasei peñen ohialak. Detaile bat, eraso sexisten aurkako mezuak presente badauzkate ere, nabarmena da genero langa: aurten, 74 gizon eta 23 emakume azaltzen dira irudietan; eta emakume horietako zazpi, eraso matxistak salatzeko.

Oihaletan, izen ezagun ugari ere bada. Politikariek dute urrezko postua, baina badira herri mugimenduetako partaideak, Osasunako kideak, zein sanferminetako pertsonaia mitikoak. Politikarien artean: Joseba Asiron Iruñeko alkatea, Armando Cuenca Aranzadiko zinegotzia, PPko burua Ana Beltran, Donald Trump AEBetako presidentea…

Larunbatean, ikusgai

Larunbatean aurkeztuko dituzte pankartak jendaurrean, Peñen egunean, 12:00etan, zezen plazaren aurrean. Horrez gainera, egun osoko egitaraua aurkeztu dute larunbaterako: esaterako, 'Txupin Etxepare' saria emanen diete peñetako lehenengo emakumeei, 14:00etan eta, horrez gain, Grand Prix erraldoia muntatuko dute. Helburua: "bazkideen partaidetza sustatzea eta bazkideen arteko harremanak indartzea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!