Euskal dantzak, batukada, EH 11 Koloreren erraldoiak, Peru, Senegal, Bolivia, Venezuela, Colombia, Bulgaria, Ekuador, Mali eta Nigeriako dantza taldeak... jendez gainezka egonen da, kultura aniztasunaren defentsan, sanferminen hondar egunean, uztailaren 14an.
Udaletxeko plazatik aterako da, 18:00etan. Dei egin dute bertaratzen direnek haien herrialdeko janzki tradizionala eraman dezaten, bai eta iruindarrek arropa zuria eta zapi gorria ipintzeko ere.
Kalejira amaituta, fruta banatuko du Paris 365, mazedonia, eta, horrez gainera, informazio esku orriak ere emanen dituzte, hainbat hizkuntzatan.
Mazedonia, zergatik?
Mazedonia. Horra antolatzaileek hautatuko platera, sinbolismoa, "mundu guztiak, bakoitza bere kulturarekin, plater eder bat sor dezakeelako, kultura amankomuna, Nafarroako kultura".