"Aurten ere kalera aterako gara hemen jarraitzen dugula oihukatzeko, indarkeria matxistei eta hauek sostengatzen dituen sistemari aurre egiteko. Aurten ere argi eta ozen oihukatuko dugu ez garela zuen biktimak izanen,eta ukitzen bagaituzue,defendatuko garela!", adierazi du Farrukas eragile feministak.
Beltzez jantzita joateko eta kaputxa eramateko deia zabaldu dute.
