Sanferminak 2017

425 ekimen baino gehiago sanferminetako programa ofizialean

>Paper birziklatuarekin, kolorez beteta, komikiz eta irudiz apaindua eta elebiduna da 2017ko programa
>Ostegunean jarriko dute salgai 2 euroan Iruñeko Udalak ateratako programa ofiziala

Karabinagreren irudiak dakar aurten Iruñeko Udaleko sanferminetako programa: 425 ekimen baino gehiago. Paper birziklatua erabili dute aurten. Kolorez eta marrazkiz josita, irudimena da nagusi paper artean.