Gaztetxetik botako dute aurtengo txupinazoa; lehenago, 17:00etan, gaztetxea zabalduko dute eta puzgarriak, musika eta taberna izanen dira bertan. Suziria 19:00etan lehertuko da. 20:00etan, maiordomo eta erraldoien kalejirak kaleak hartuko ditu, eta afalorduan, bi aukera: gazte afaria eta afari herrikoia.
Gaua kontzertuena izanen da, txozna gunean Memo, Skabidean, talde sorpresa eta Dj Lubo Tripi izanen dira.
Sarean ikus daiteke egitaraua osorik eta egunez egun.