Jaso Ikastolako musikala Baluarten

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 8a, 18:09

“Han-hemenka” ikuskizuna eskainiko dute asteartean, hilaren 13an, 20.00etan. DBHko 50 ikaslek baino gehiagok hartzen dute parte Jaso Ikastolaren bostgarren musikal honetan. 

Musika, akrobaziak, dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun hau Jaso Ikastolak aurkezten duen 5. musikala da. Imanol Janices, Edu Serna, Irantzu Zabalza eta Nerea Martínezen zuzendaritzapean, Jasoko 12-16 urte bitarteko 50 ikaslek parte hartzen ari dira lan honetan.  

Proiektuaren helburua euskararen sustapena da, multidisziplinarra den antzerki musikal formatua erabiliz. Aldi berean, ikasleei konpetentzia bidez lan egiteko aukera eman nahi zaie, bakoitza motibatuta sentitzen den alorrean parte hartuz. Modu honetan diziplina, talde lana, motibazioa eta batez ere talde elkartasuna bezalako baloreak landu egiten dira.

Sarrerak 12 euroan daude salgai.

Ikerrek sortutako denboraren makinak ez du behar bezala funtzionatzen. Etorkizunera behar zuen bidaia, abenturaz beteriko iraganera egindako bidaia bihurtu da. Makina funtzionaraztea eta bidaian zehar sortutako arazoak konpontzea izango da Iker eta Ane zientzilarien helburua. Musikal honek gainera, bi kontzeptu nagusi gizarteratu nahi ditu: amestea eta lantzea bizitzan jarritako helburuak lortzeko bidea dela batetik; eta bestetik, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunean kontzientziatzea. 

 

 Ortzi Murugarren, Izaskun Zabalza, María Nabal, Nerea Roldan eta Imanol Janices. 

Erlazionatuak

Jaso ikastola Han-hemenka

Euskalerria Irratia 2017 eka 08 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!