Sanferminak 2017

Su festa "artistikoagoa" izanen da aurtengo sanferminetan

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 5a, 14:13

Mikel Pagola zuzendari artistikoak berrikuntza ugari izanen direla nabarmendu du. Su artifizialen festaren filosofia aldatuta dator aurten. 

Su festa inoiz baino artistikoagoa izanen da aurtengo sanferminetan. Kntzeptualki eta filosofikoki eraberritu eta berritu eginen da.

Su festaren egileen lehiaketa izanen da aurtengoa. Inoiz baino garrantzia gehiago izanen du arteak. Filosofia eta kontzeptua aldatu egin dira. Mikel Pagola da aurten ere lehiaketako zuzendari artistikoa. Berrikuntza ugari izanen ditu sanfereminetako su festak.

  1. 1.Egileak izanen du inoiz baino indar handiagoa, ez orain arte bezala enpresak.
  2. 2.Espainiatik ez ezik, nazioartetik ere etorriko dira artistak: Errusia, Frantzia, Italia eta Portugal.
  3. 3.Emakumearen presentzia ere inoiz baino handiagoa, su festaren artisten %33.

Artea Iruñeko zeruan islatzea da honen guztiaren xedea. Bederatzi egunetan kolorez jantziko dute zerua. Txuria eta gorriak aurreko urteetan baino presentzia izanen du aurten. Eta, sari banaketan ere aldaketak iritsiko dira: urrezko sanfermin saria, zilarrezko sanfermin saria eta brontzezko sanfermin saria. 

Uztailaren 6tik 14ra izanen dira urtero bezala su festak gauero iluntzeko hamaiketan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!