Iruindarrek gaurtik aurrera izanen dute aukera botoa emateko. 2017ko sanferminetan txupinazoa nork botako duen erabakitzeko aukera izanen dute. Lau dira hautagaiak: Andrea-Lunes Lilas, Euskal Herriko Bilgune Feminista, DYA y Iruñea Harrera Hiria. Ekainaren 22ra arte eman daiteke botoa. Erabaki Pamplona webgunean, 010 telefono zenbakian eta Civivoxetan eman daiteke botoa.