Blanca Ines Rubio kantautoreak bere lehendabiziko bakarkako diska kaleratu du, "Danzando mis ramas" jarri dio izena eta bost abesti bildu ditu. Lehendabizikoa "Udazkena" euskera hutsez, "Y volé" gaztelaniaz, "Bertso Ttipia" eta "Bide ertzean-Caminando" elebitan, eta "La hora de la luz" gaztelaniaz, hizkuntzak, estiloak, doinuak eta olerkiak nahasten ditu bertan eta hainbat kolaboratzaile izan ditu ondoan: Txari Eleta, Garazi López, Clara Lahoz Lasala eta Arkaitz Miranda. Aurkezpena igande honetan eginen du Karmen kaleko 11. zenbakian dagoen Pediluvium zentroan.