Iruñeko Udal gobernuaren baitan sortu diren desadostasunen harira agerraldia egin du gaur Joseba Asiron alkateak. Atzo batzarra izan zuten guztiek batera eta aldaketak segitzeko bide-orri berria planteatu du alkateak. Lau puntu edo irizpide izanen dira:
- Bat, "kontsentsua" da bidea, baina, posible ez bada, gehiengo bidez hartuko dituzte erabakiak.
- Bi, "leialtasun printzipioa". "Erabaki bat hartuz gero, denona izanen da", esan du Asironek.
- Hiru, "seriotasun printzipioa", aurrera egiten duten proiektuak "berme politikoa eta juridikoa" baitute.
- Lau, "akordio programatikoa errespetatzea". Eta bost, "ardura printzipioa"
Krisiak "eskuinari" baino ez diola mesede egiten esan du. Dena dela, baikor azaldu da aldaketarekiko. Azken urtean, 25 proeiktua abiatu dituztela oroitarazi du, horien artean Pio XII.arena Orain, "hausnarketa faseari" ekinen dio Iruñeko Udalak. Alkateak uste du, dena dela, proposatutako bost puntuak onartuko dituztela gainontzeko kideek
Egoerak, nolanahi ere, aldaketak ekar ditzake: Geroa Baik kontzejaliaren bat har dezake, horrek ez du esan nahi, alkateak esan duenez, beste talderen bat kanpoan geratuko denik. Gauzak horrela, bilera egitekoak dira udal gobernua osatzen duten lau taldeak, printzipio horiek aztertzeko asmoz