UEUk 35 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu aurten, zazpi Iruñean

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 25a, 07:32

Gizartean "pil-pilean" dauden gaiak landuko dituzte, Elkar-ekin lelopean. Guztien neurrira pentsatutako "eskaintza zabala" izanen da.

Ikastaro espezializatuak, dibulgaziokoak, garapen pertsonaleko ikastaroak eta hitzaldiak izanen dira. UEUko arduradun Irati Iciarek esan du "zabala" dela oso eskaintza, "guztien neurrikoa".

Sanferminen aurretik izanen dira Iruñeko ikastaroak. Iaz aldatu zuten data eta mantendu egin dute, arrakastatsua zela ikusirik, hiru egunetan 160 lagun batu zituzten. 

Zabalik da izena emateko epean ueu.eus helbidean. Ikastaroa hasi baino astebete lehenegora arte egonen da irekita. Oroitarazi dute, gainera, diru laguntza ugari daudela udako euskal unibertsitatean ikasi nahi dutenentzat. 

https://euskalerriairratia.tok-md.com/argazkiak/LTO/UEU.jpg

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!