Moto gidari bat hil zen atzo eguerdian Iruñean izan zen istripuan. Ezbeharra Landabenen gertatu da, Koxka lantegiaren parean.
Istripua bihurgune batean izan da zehazki, Sanduzelai inguruan. Motorra bidetik atera da eta farola bat jo du. Iruñeko Udaltzaingoa istripua izan den lekura joan da, istripua nola gertatu den argitzera.