Cheikouna kanporatzeko sententzia eman dute epaitegiek, Espainiako Atzerritarren Legea aplikatuta. 2005etik bizi da Euskal Herrian jatorriz senegaldarra den mutila eta hemen gera dadin mobilizazioak antolatu dituzte haren lagunek Txantrean: manifestazio jendetsua antolatu zuten, baita babesa eskaintzeko elkarretaratzea ere.
Orain, Iruñeko Udala da elkartasuna adierazi diona: mozioa onartu zuen atzo Presidentetza Batzordeak "lasaitasunez eta askatasunez hirian bizi dadin". Instituzioi ere erreferentzia egin die mozioak, Iruñea "migratzaileentzat babes eta harrera hiria" izan dadin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!