Juan Karlos Borbon: “Podstrean, brandy pixka bat edaten dut… Soberano!”

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 23a, 17:02

Arg: agenciabk.net

Hirugarren adineko erretiratu bat, Espainiako ohiko errege Juan Karlos eta Nelson Zirauki, langile baztertua izan dira gaurko saioko gonbidatuak Tartarian.

Martxelo Sotes eta Julen Leuza dira Tartaria umore saioaren egileak. Gaurko saioaren hasieran lan arazo latz bati mintzatu dira: “Gezurra badirudi ere, oraindik XXI mendean diskriminazio kasuak gertatzen dira, bereziki lan munduan.  Jarraian bere egoera lazgarria salatzera etorri den gure entzule Nelson Zirauki izanen dugu. Orain egun batzuk bere kasuaren berri izan eta, dakizuenez Tartariak, langileen kezkekin erabat sentsibilizatuta dagoen irrasaio honek, bozgoragailu zerbitzua eskaini nahi dio lagun honi. Nelson Zirauki, ongi etorri Tartariara…”

Bestalde 3. adina izan dute gaur protagonista: “Gaur erretiratu bati gure mikroak zabalduko dizkiogu, bere egunerokoari buruz hitz egin diezagun. Izan ere geroz eta jubilatu gehiago baita gure gizarte honetan. Zalantzarik gabe jubilatuen errege deitzen ahal diogu…

Gurekin dugu Espainiako ohiko errege Juan Karlos Borbon-Borbon. Ongi etorri… oh, ez… berriro muletekin? Zer gertatu zaio berorri…?”

Erlazionatuak

Tartaria 15

Euskalerria Irratia 2017 mai 23 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!