Asiron: "Aldaketa martxan dago eta funtzionatzen du"

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 18a, 09:04

Udal gobernutik "inoren irteera edo sarrera" aztertu ez dutela esan du Iruñeko alkateak eta gaineratu, "berehalako epean", ez diotela gaiari "helduko".

Ezkerra eta Aranzadiko zinegotziek "kontsentsu handiagoa" eskatu ostean eta Iruñeko Udalean parte hartze zabalagoa aldarrikatu eta gero, "hausnarketa eta introspekzioa epea" iragarri du Asironek, beti ere aldaketak "funtzionatzeari utzi" ez diola aldarrikatuta: "Aldaketa martxan dago eta funtzionatzen du".

"Orain, legealdiaren erdialdea bete behar dugun honetan, garai ona da ikusteko non gauden, nora goazen eta gairen bat berrantolatzeko", esan du Asironek. 

Geroa Bairi buruz galdetuta, alkateak esan du "bere garaian erabaki zuela zinegotzigorik ez hartzea", baita "erabaki horretan jarraitzen duela" ere.

Ezkerra eta Aranzadiri buruz

"Ezkerraren kezka izan daiteke ordezkapen edota zinegotzi gehiago izan nahi dituela, eta, beraz, udal gobernuan proportzionalki dagokiona baino erabakimen handiago nahi duela", adierazi du alkateak. Aranzadiri dagokionez, "Pio XII. lotutako gai zehatza" da gatazka sortu duena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!