Ezkerra eta Aranzadiko zinegotziek "kontsentsu handiagoa" eskatu ostean eta Iruñeko Udalean parte hartze zabalagoa aldarrikatu eta gero, "hausnarketa eta introspekzioa epea" iragarri du Asironek, beti ere aldaketak "funtzionatzeari utzi" ez diola aldarrikatuta: "Aldaketa martxan dago eta funtzionatzen du".
"Orain, legealdiaren erdialdea bete behar dugun honetan, garai ona da ikusteko non gauden, nora goazen eta gairen bat berrantolatzeko", esan du Asironek.
Geroa Bairi buruz galdetuta, alkateak esan du "bere garaian erabaki zuela zinegotzigorik ez hartzea", baita "erabaki horretan jarraitzen duela" ere.
Ezkerra eta Aranzadiri buruz
"Ezkerraren kezka izan daiteke ordezkapen edota zinegotzi gehiago izan nahi dituela, eta, beraz, udal gobernuan proportzionalki dagokiona baino erabakimen handiago nahi duela", adierazi du alkateak. Aranzadiri dagokionez, "Pio XII. lotutako gai zehatza" da gatazka sortu duena.