Iturramako jaiak ate joka ari dira

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 16a, 08:22

Ostegunean hasi eta igandera arte bertso saioa, herri bazkaria, pintxo potea eta kontzertuak izanen dira: Mafalda, Koban, Nekez, Kasu...

Jaiei ostegunean ekinen badiete ere, aste kulturalarekin ari dira; gaur, asteartea, Utopia Erromantikoa deseraikitzen eta beste hainbat kontu hitzaldia eskainiko du Rut Iturbidek. Ordu berean, poesia emanaldia, ANFASen eskutik, Civivoxean.

Bihar, asteazkenarekin, bertso saioa izanen da: Julio Soto, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Aimar Karrikarekin, 19:30ean, Civivoxean.

Ostegunean,  19:00etan kontzertua, Civivoxean: Asisko San Frantziskoren koral polifonikoa eta Iturrama Kantuz taldeekin; ordu berean, 19:00tan alegia, pintxo-potea antolatu dute, jai gunea. 

Kontzertu mordoa

Aurten, Erletokieta auzo lokalak botako du txupinazoa, ostegunean, festari hasiera emateko. Hurrengo egunetan beteta egonen da oholtza: Mafalda, Kasu, Skaldunak, Txutxin Ibañez, Bide bakarra...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!