Aranzadik eta Ezkerrak "Iruñeko Udalean krisia" zegoela esan eta gero lasaitasunez agertu da prentsaurrekoan Joseba Asiron alkatea. Aldaketa udalera iritsi zenetik egindakoak azaldu ditu, batzuk behintzat: "Itun programatikoaren %54 betea dago, eta hori aintzat hartu behar da". Hori guztia "talde lanaren bidez" lortu dutela nabarmendu du alkateak, eta ardura eskatu die Aranzadi eta Ezkerrari. "Lasai eta soseguz, aldaketa indartzeko lanean" segituko duela esan du: "Aldaketa geldiezina da, eta alderdien gainetik dago".