Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Iruñeko Udala krisian dagoela diote Podemosek, Aranzadik eta Ezkerrak

Euskalerria Irratia 2017-05-11 10:06   Politika  Iruñea

>Mugikortasun planak sortu ditu desadostasunak. 
>10:30ean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak agerraldia eginen dute. 
>Joseba Asiron alkateak desadostasunak onartu ditu baina harrituta azaldu da udal gobernuaren krisia dagoela entzutean. 

 

Mugikortasunak eta batez ere  Pio XII. etorbidearen planteamenduan ikusi dute krisia, baina "agian sustrai sakonagoak ditu", esan dute komunikabideetara igorritako oharrean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak. 10:30ean azalpenak emanen dituzte alderdi horietako ordezkariek agerraldia iragarri baitute. 

Joseba Asiron alkateak esan duena da badirela ikuspuntu desberdinak mugikortasun arloarekin zerikusia dutenak baina akordioa erdiesteko borondatea badagoela ere uste du. Dena dela, harrituta azaldu da horrek "udal gobernuaren krisia" eragitea diotenarekin bat ez datorrelako. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa