Guraso Eskolak Civivox sarean hiruhileko honetan antolatzen duen bigarren saioak seme-alabekiko komunikazioa izango du ardatz. Hitzaldia euskaraz izango da, coacha, prestatzailea eta PNLn (programazio neuro-linguistikoan) aditua den Elena Etxalarren eskutik. Hitzaldia 18:00etan hasiko da, Juslarrocha Civivoxean, eta sarrera librea da.
Seme-alabekin komunikatzeko gaiak landuko dira, gurasoek haurrekin harremanak izateko eta mezuak helarazteko ezagutu beharreko trikimailuak, Seme-alabekiko komunikazioak bere trikimailua dauka izenburupean. Hortaz, ongi komunikatzen diren pertsonek baliatzen dituzten tresnak eta baliabideak landuko dira, horiek aplikatu ahal izateko.
Bi ikastarorekin, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, osatuko da urteko bigarren hiruhileko honetako Guraso Eskola: emozioekin eta seme-alabekin zerikusia duten gaiak landuko dira. Asteazkenetan, Zabalguneko Civivoxean, Entender y disfrutar de las emociones izeneko ikastaroa egingo da, maiatzaren 3tik 24ra, 10:00etatik 12:00etara, Blas Campos Hernández pedagogo eta familia- eta bikote-orientatzailearen eskutik.
Seme-alabekiko komunikazioak bere trikimailua dauka izeneko ikastaroa ostegunetan egingo da, maiatzaren 4tik 25era, 17:30etik 19:30era, Elena Etxalar coach eta prestatzailearen eskutik, PNLn aditua. Bi ikastaroetarako izen-emateak Civivox sarean egin daitezke, 010 telefonoan, edo www.pamplona.es webgunean. Ikastaro bakoitzean izena emateak 10 euro balio du.